AEND-ko aldizkariaren azken atalean
Goierri Eskolaren GOIERRI NDT LAB gunea aipatzen da AEND-ko aldizkariaren azken alean
AEND elkarteak, hiruhilero bakoitzean, aldizkari bat argitaratzen du. Bertan, Saiakuntza ez suntsitzaileen alorrean izan diren berriak publikatzen dituelarik.
Bere azken alean, 2022-ko lehen hiruhileko honi dagokion 98. zenbakidun alean, Goierri Eskolak aurten egokitu berri duen GOIERRI NDT LAB gunearen inaugurazio ekitaldiari dagokion artikulua argitaratu dute.
Bertan, egun horretan eginiko inaugurazio ekitaldiaren xehetasunak aipatzen dira. Horien artean, CERTIAEND-ko zuzendaria den Ignacio Gonzalez-en parte hartzea, besteak beste.
Goierri Eskolak, 20 urtetik gora daramatza saiakuntza ez suntsitzaileen alorrean lanean, goierri bailarako enpresako langileen formakuntzan.
Formakuntza horien inguruan, UNE-EN ISO 9712 zertifikazioa lortzeko, CERTIAEND-k zertifikaturiko ikastaroak eskeintzen ditu Goierri Eskolak. Bestalde, CERTIAEND erakundeak ere, Gipuzkoa mailan egiten dituen zertifikazio azterketak Goierri Eskolan bertan garatzen ditu.
GOIERRI NDT LAB gunean, urtero 200 langilek euren formakuntza jasoko dute saiakuntza ez suntsitzaileen alorrean. Goierri Eskola, alor horretan erreferente izaten jarraituko duelarik datozen urtetan.
AEND elkartearen informazio gehiago eduki nahi ezkero, esteka honetan duzu beraien web gunea: web AEND