Zenbat indar egiten da eta zenbat kaloria galtzen da banda elastikoekin ariketa fisikoa egiterakoan?

Galdera horri erantzun behar izan diote Mondragon Unibertsitateko Goierri Campuseko mekanikako gradua egiten ari diren lehen mailako ikasleek lehen lauhilekorako proposatu dieten erronkan.

Indar edo erresistentzia muskularra lantzeko aktibitatea horretara bideratutako espazioetan egin izan ohi da, kiroldegietan edo kirolera bideratutako bestelako guneetan. Baina Covid-19ak horretan ere izan du eragina, batez ere itxialdi garaian, eta, horren ondorioz, ariketa mota hauek etxean modu autonomoan egiteko bitartekoen salmentak nabarmen egin zuen gora 2020ko udaberrian.

Etxean ariketak egin ahal izateko bitartekoen artean, banda elastikoak dira aukeretako bat, eta horri heldu diote Mondragon Unibertsitateko Goierriko Campuseko irakasleek mekanikako gradua egiten ari diren lehen mailako ikasleei erronka jartzeko. Bere katalogoa berritzen ari den banda elastikoak komertzializatzen dituen enpresa baten azalean jarrita, bi galderari erantzun behar izan diete ikasleek gaur egin duten aurkezpenean: Zenbateko indarra egiten du norbanako batek banda elastikoekin? Eta zenbat kaloria erretzen ditu?

Pertsona bakoitza ezberdina dela eta banda elastikoekin hainbat ariketa mota egin daitezkeela jakitun, ikasleen lehen egitekoa ariketa mota ezberdinak identifikatzea izan da. Ariketa horietatik bat aukeratu behar izan dute, eta hori oinarri hartuta lan egin dute, 5 ikasleko taldetan.

Kalkulu prozesu bat garatu behar izan dute ondoren, kalkuluak egiteko programa informatiko bat simulatuz. Kalkulu prozesu horretan, banda bakoitzarekin egin daitekeen indarra nola zehaztu daitekeen espezifikatu behar izan dute. Kalorien estimazioa egiteko, berriz, neurtu daitekeen zein parametro erabili daitekeen aztertu dute. Hori kontuan hartuta, pertsona bakoitzak xahututako energiaren eta garatutako lanaren arteko erlazioa zehaztu dute, eta ariketa bakoitzean erabilitako indarra eta xahututako energia zein parametroren menpe dagoen ikusi. Beste urrats bat ere egin behar izan dute ikasleek irakasleek jarritako erronkari erantzuteko: Posible al da erabilitako indarra eta xahututako energia parametrizatzea eta kalkuluak erraztea?

 

GIH helburuekin bat eginda

Erronka akademikoaz harago, ikasleei proposatutako erronka Nazio Batuen Erakundeak abian dituen GIH edo Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotuta dago. Goierri Eskolak GIH-ekin duen konpromisoarekin bat egiten du Mondragon Unibertsitateko Goierri Campusak ere, eta hala, aurten ikasleei proposatutako erronketan aintzat hartuko dira helburu horiek.

Osasuna, kalitatezko hezkuntza, genero berdintasuna, klima, bakea, komunitate jasangarriak, pobrezia… dira NBE-k zehaztu dituen 17 helburuetako batzuk.

Ate irekien jardunaldia otsailaren 9an

Mondragon Unibertsitateko Goierriko Campusa ezagutu ahal izateko ater irekien hurrengo jardunaldia otsailaren 9an izango da, 18:00etan. Aurrez aurreko saioa izango da, eta bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea honako helbide honetan: ate irekiak

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?