Administrazio eta finantzetako ikasleak garaile

Goieki-k antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien 26. lehiaketa ospatu berri da.

Bertan, gazteei bideratutako sari bat izan ohi da. Ekintzailetza proiektu garapen onenari hain zuzen ere. 

Aurtengoan, Goierri Eskolako Administrazio eta Finantzatako Goi Mailako Zikloko ikasleak izan dira garaile. Ekintzailetza sustatzeko asmotan, hainbat enpresa sortu zituzten. Enpresekin elkarlanean jardun dute, eta lau proiektu aurkeztu dira. Horien artean, Silver Muin Box taldea saritu du epaimahaiak. Ezintasunak dituzten pertsonentzat sortuta dauden euskarrien infantilizazioa ekiditea dute helburu.

Aurtengo ekitaldiaren xehetasunak

Enpresa Ekimen Berrien 26. sariketa Idiazabalera lekualdatu da aurtengoan. Bertan bildu dira Goiekiko ekimenaren babesle guztiak. Goiekiko ordezkarien esanetan, egungo errealitatera egokitzeko produktuak behar dira eta, azken finean, errazena enpresa sortzea dela. Ondoren, enpresa hori mantendu behar izatean daude zailtasunak. Gainera, horrelako lehiaketetan jasotako sariek merkatuan izena lortzeko balio dutela azpimarratu dute.

Sariketaren aurretik, 09:00etan, hitzaldia eman dute Ane Mintegi kirolari profesionalak; Leire Colomok, AMPO I+G saileko arduradunak; eta Alicia Risueñok, Geolaneko bazkideak. Beraien ofizioen inguruan jardun dute. Norberaren bokazioa txiki-txikitatik sustatu behar dela uste dute, nahiz eta ibilbideak ezberdinak izan. Familiaren garrantzia ere azpimarratu dute, haientzat gako garrantzitsua izan direlako ibilbidean zehar.

Goierri Telebistaren bideoa

Esteka honetan, GITB-k eginiko bideoa duzue ikusgai.

Administrazio eta Zerbitzuetako ikasle sarituen hitzak

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?