Joandako ostiralean, Apirilaren 30an, formakuntzarako hitzarmen bat sinatu da Goierri Valley eta Goierri Eskola-ren artean.
Hitzarmen horren ondorioz, Goierri Valley osatzen duten enpresa bazkideen etengabeko formakuntza eta lehiakortasuna areagotu nahi da, unean uneko beharrei erantzungo diena.
Hitzarmen horren sinaduran Josean Guerra, Goierri Valley Elkartearen presidentea, Iker Galparsoro Goierri Valley Elkarteko idazkaria, Carlos Ormazabal Goierri Fundazioko zuzendaria eta Jorge Mancisidor Goierri Eskolako zuzendariak hartu zuten parte.