Langabetuentzako ikastaroa: OXIGAS, MIG/MAG Ziurtagiri Profesional + TIG Soldadura Unitate formatiboa.

IKASTAROAREN HELBURUAK:

Oxigas bidezko soldadurak eta proiekzio termikoak, gas babeslea eta elektrodo kontsumigarriak (MIG/MAG) erabiliz arku metalikozko soldadurak eta arkuzko proiekzio termikoak egitea eta gas babeslea eta elektrodo ez-kontsumigarriak (TIG) erabiliz arkuzko soldadurak egitea, sodatze-prozeduren zehaztapenak (WPS) kontuan izanda eta kalitate- eta segurtasun-irizpideak eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotutakoak betez.

DAGOZKION LANBIDE ETA LANPOSTUAK:

  • MIG/MAG bidezko soldatzailea.
  • Oxiebakitzailea, eskuzkoa.
  • Plasma bidezko metal ebakitzailea, eskuzkoa. Soldatzaileak eta oxiebakitzaileak.
  • Proiekzio termikoko langileak.
  • Metalezko egitura arinen soldatzailea.
  • Soldatzaile aluminotermikoak.
  • TIG bidezko soldatzailea.
  • Oxigasezko soldatzailea (oxiazetilenikoa).

 

NORI ZUZENDUA:

Beasain eta Ordizian erroldatutako langabetuentzat. DBH edo baliokidea den titulazioa, edo 2. mailako ziurtagiri profesionala egiteko titulazioa nahikoa duena

 

LEKUA, FINANTZIAZIOA ETA EGUTEGIA:

  • Ikastaroa emango den lekua: Goierri Eskola.
  • Ikastaroaren finantzatzaileak: Beasaingo Udala eta Ordiziako Udala.
  • Hasierako data: 2020/09/14.
  • Amaiera data (formazioa): 2021/03/05.
  • Eskola-atalen iraupena: 650 ordu.
  • Praktikak enpresan: 200 ordura arte (2021/03/08-tik aurrera).
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera 14:30 – 20:30

Oharra: Ikastaroa gazteleraz garatuko da.

 

SARBIDE IRIZPIDEAK ETA BALDINTZAK:

Sarrera baldintzak betetzen dituzten pertsonen artean hautapen prozesu bat burutuko da. Hurrengoak lehenetsiko dira:

  • Erdi mailako ziklo formatiboa edo Fabrikazio Mekanikoko familian erdi mailako ikasketa teknikoak eginda izatea.
  • Industria sektorean 12 hilabeteko lan eskarmentua.
  • EGB-ko heziketa.
  • 3 urtetako esperientzia soldadura alorreko lanetan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO IZATEKO ETA IZEN-EMATEA:

Goierri Eskola Tel: 943 880 062  Amaia Ajuria: aajuria@goierrieskola.eus

oxigas

IKASTAROAREN PROGRAMAZIOA:

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIA – 2. Maila – Oxigas bidezko soldadura eta mig/mag soldadura FMEC0210 – 560 ordu

  • Oxigas bidezko soldadura eta proiekzio termikoak egitea (200 ordu).
  • Arku-soldadurak egitea gas babeslea eta elektrodo kontsumigarriak erabiliz (360 ordu).

+ UNITATE FORMATIBOA: Karbono-altzairuzko TIG Soldadura – 90 ordu

+ Praktikak enpresan.

  • Lan-praktikak enpresan: 200 ordu arte.
oxigasmix

©2022 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?