Soriyer Gil da, Erasmus programari esker, praktikak egitera Irlandara joan den lehenengo ikaslea Goierri Eskolako Erdi Mailako Formakuntza Zikloetan.

Orain arte, ez da Erdi Mailan dabilen ikaslerik animatu mugikortasun programa horretaz baliatzera, nahiz eta denek duten Erasmus beka eskatzeko aukera. Joera handixeagoa da Goi Mailako ikasleen artean, baina Erdi Mailan orain artekoan ez da ohiko praktika izan.

Pertsonei Arreta1

Goierri Eskolak ikasleak animatu nahi ditu Erasmusen aldeko apustua egiteko eta euren formakuntza Europako beste herrialderen batean osatzeko, horrelako esperientzia batek dituen abantailak direla-eta.

Gregoria Gozalo irakaslearen hitzetan, “kasu askotan, hizkuntzen ezjakintasuna eragozpen bat da beste herrialde batera joatea erabakitzeko orduan. Bestetik, Erdi Mailako zikloetan ikaslegoaren profila oso dibertsifikatua da, bai adinagatik eta bai ibilbide profesionalagatik. Badaude lanik gabe geratu eta formazioa nahi duten pertsonak, lan esperientzia izan arren titulua behar dutenak, bigarren titulu baten bila etorritakoak, e.a. Unibertsitarioaren profilak joera handiagoa du horrelako programa edo ekimenetan parte hartzeko”.

 

Praktikak Irlandako Cork herriko Eguneko Zentro batean

Goierri Eskolaren kasuan, Erdi Mailako zikloetan, Erasmusen estreinaldiaSoriyer en el centro Sorivier Gil ikaslearen eskutik etorri da. “Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arretako teknikaria” titulupean ematen den modulua egiten ari da. Goierri Eskolak modulu hau Gurutze Gorriarekin elkarlanean eskaintzen du. Gil, aurrreko apiriletik Irlandako Cork hiriko Eguneko Zentro batean ari da praktiketan. Hiru hilabeteko iraupena dute praktikek.

Goierri Eskolak eskaintzen duten formakuntza ziklo honen ezaugarri nagusia da hiru alorretarako gaitasun profesionala akreditatzen duela: arreta soziosanitarioa instituzioetan, etxez-etxeko laguntza zerbitzua eta telefono bidezko laguntza zerbitzua. Alegia, praktikan, hiru titulu eskuratzen ditu ikasketa hauek egiten dituenak edo hiru Profesionaltasun Ziurtagiriren baliokidea litzateke.

Goierri Eskolak 2013an barneratu zuen bere hezkuntza eskaintzan aipaturiko zikloa, beraz oraintxe azken txanpan daude lehenengo promozioko ikasleak. “Zenbait ikasgaik –dio Ruth Gonzálezek, Gurutze Gorriko erizain eta irakasleak- teorikoak izan arren, zati praktikoa ere badute eta Goierri Eskolan bertan dugun tailerrean egiten ditugu dagozkien praktikak. Baina 2. mailan benetako lantoki batean egiten dira praktikak. Modulua 2000 ordukoa da eta horietatik, 380 lantoki batean praktiketan ematendira”.

Hori ahalbidetzeko, Goierri Eskolak hainbat zentrotan lan-praktikak egiteko bitartekaritza egin du, besteak beste, honako hauekin: Goxara (Ordiziako eta Beasaingo Eguneko Zentroak), Matia Fundazioa (Fraisoro), Biharko, Arangoiti, Segurako egoitza eta Altsasuko Aita Barandiaran egoitza. “Praktiketan dauden ikasle batzuk esan esan digutenez, lantokietan esan diete badutela interesa lanean jarrai dezaten, behin praktikak amaitu ostean”, dio Ruth Gonzálezek

Eta noski, zabalik dute atzerrira joateko aukera norbait animatzen bada.

Foto Soriyer

Argazkian: Aline (Eguneko Zentruko koordinatzailea), Goyi Gozalo (tutorea), Soriyer Gil (ikaslea) eta Miren Ojanguren (Irakaslea)

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?