STEAM ENBAXADOREAK proiektua DUALIZA BANKIA-ren deialdian onartua izan da.

Goierri Eskolak garatu duen STEAM ENBAXADOREAK proiektua, DUALIZA BANKIA-ren deialdian onartua izan da.

STEAM ENBAXADOREAK proiektuaren bitartez, Goierri Eskola-ko ikasleek, STEAM tailerrak burutu dituzte DBHko bi ikastetxeetan. STEAM tailer hauetan, metodologia aktibo-kolaboratiboa ardatz izanik, robotak, arduinoak, Lego-ak, 3D imprimagailuak eta scanner-ak erabili dituzte.

HELBURUAK

  1. Ikasketa-metodologia aktiboak lantzea gure ikasleekin, STEAM gaiarekin tailerrak garatzerakoan.
  2. Zeharkako gaitasunak lantzea, hala nola, erantzukizuna, elkarlana, arazoak konpontzea; izan ere, tailerrak zehaztu eta garatzeaz gain, Goierri eta sakanako eskualdeetako eskoletako ikasleekin ere egin dituzte, eta gure “STEAM enbaxadore” bihurtu dira.
  3. DBHko ikasleak STEAM gaietara hurbiltzea, hurbiltzeko tresna gisa gure ikastetxeko ikasleek garatutako STEAM tailer praktikoak erabiliz.
  4. Ikasle potentzialei informazioa helaraztea, “STEAM enbaxadore” funtzioak betetzen dituzten ikasleen bidez, “Berdinen” arteko orientazio praktiko eta zuzenaz hitz egin genezake.

 

LEHEN EDIZIOAREN BALORAZIOA

Lehen edizio honetan, Goierri (Gipuzkoa) eta sakana (Nafarroa) eskualdeetako ikastetxetako 131 ikaslek hartu dute parte. Lehen esperientzia honek izan duen arrakasta handia kontutan izanik, hurrengo edizioetan ere, gure ikasleekin, ikasturtean zehar eskolaz kanpoko tailer eta prestakuntza jarraituagoak egiteko aukera izango da.

 

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?