Goierri Eskolak otsailaren 10etik 14ra bitartean Segurtasun, Osasun eta Ingurumenaren 3.astea antolatu du bai zentroko pertsonal eta ikasleak baita inguruko enpresak eta pertsona interesatuak ere kontzientziatzeko helburuarekin.

Astean zehar, hezkuntza komunitateak jardunaldi desberdinetan parte hartuko du eta bertan, lan-segurtasunaren inguruko ezagutzak zabaltzeko aukera izango dute.

  • Astelehenean, Zador Gaztañaga Ikaslan Fundazioko Heziketa arduradunak lan-segurtasuna aztertuko du kasu praktiko desberdinen bitartez.
  • Era berean, Goierri Eskolako ikasleek AESLEME, bizkarrezur muineko lesioen istripuen ikerketarako erakundekoen saioak entzuteko aukera izango dute. Honen helburua istripuen aurrean prebentzioak duen garrantziaz kontzientziatzea da eta horretarako eskolarrei eta unibertsitarioei zuzenduriko “Gerta dakizuke” izeneko kanpaina dute martxan.
  • Asteartean, hilak 11, Ennera eta Goiener-ren eskutik bi konferentzia eskainiko dira energia berriztagarrien inguruan. Agustin Iturrioz, energia berriztagarrietara zuzendutako CAFeko filiala den Ennerako zuzendariaren konferentzian bai enpresa eta bai etxeko erabilerarako energia berriztagarria sortzeko abian dituzten proiektuei buruzkoa izango da, ahalik eta energia eraginkorrena eta errentagarriena izateko.
  • Astearteko bigarren hitzaldia Iker Azurmendi Goienerreko kideak emango du. Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako Gipuzkoako kooperatibak jatorri berriztagarria duen elektrizitatea kontsumitzeak duen garrantziaz hitz egingo du.
  • Asteazkenean, Jose Ramon Hernando Monroyren txanda da, Kimika Industrialeko ingeniari teknikoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria da eta Segurtasun, Higiene eta Ergonomia espezializatua. “Laneko arriskuen prebentzioa integratzeko erantzukizunen esparrua” izeneko txarla emango du eta helburua laneko arriskuen prebentzioa enpresan integratzeko lege esparrua gogoraztea, enpresarien eta langilearen betebeharrak aztertzea eta gaiari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik egon daitezkeen erantzukizunak aztertzea da. Hitzaldia enpresariei, enpresetako zuzendariei, giza baliabideetako arduradunei eta prebentzioko profesionalei zuzendua dago.
  • Ostegunean sektore industrialaren eguna da. Ampoko ingurumen kudeaketaren arduraduna Goierri Eskolara gerturatuko da eta euren enpresan ingurumen alorra nola antolatuta dagoen azalduko du eta ondoren, Fundación de trabajadores de la Siderurgia Integral enpresako arduradunak ADI proiektuari buruzkoak azalduko ditu. ADI proiektuaren helburua Euskal Autonomi Erkidegoko lanbide heziketako ikasleak lan arriskuen inguruan erabili beharreko prebentzioaz sentsibilizatzea da eta era berean etorkizuneko langileen artean prebentzio kultura sustatzea.
  • Azkenik, ostiralean asteari amaiera emateko osasunaren inguruko bi hitzaldi izango dira. Lehenbizikoa Gurutze Gorriko Garapen Lokalaren probintziako arduraduna den, Maite Gonzálezek emango du eta “Segurtasuna, ingurumena eta osasuna” izeneko hitzaldia izango da; bertan ingurumenaren eta segurtasunaren artean dagoen harremanaren inguruko eztabaida bat zabalduko du eta baita honek osasunean duen intzidentziari buruzkoa ere. Amaitzeko, Itziar Sagardia eta Jon Ander Bastarrikak, Alcer Gipuzkoako giltzurrun gaixoen elkarteko kideek, batxilergoko ikasleekin organoak donatzearen garrantziari buruz arituko dira.

 

 

 

Goierri Eskola organiza entre los días 10 y 14 de febrero la tercera edición de la Semana de la Seguridad, Salud y el Medio Ambiente con el objetivo de sensibilizar tanto al personal y alumnos del centro educativo, como a las empresas y personas interesadas en materia ambiental, de seguridad y salud laboral.

A lo largo de la semana se realizaran diferentes talleres, conferencias y cursos de concienciación sobre seguridad laboral y medioambiental con el análisis de casos prácticos.

  • El lunes se analizará la seguridad laboral gracias a los casos prácticos que expondrá Zador Gaztañaga, responsable de Formación de Ikaslan Fundazioa.
  • Asimismo, se ofrecerá a los alumnos de Goierri Eskola una sesión con AESLEME, la asociación para el estudio de la lesión medular espinal, que realiza una campaña con la intención de concienciar sobre la prevención de accidentes llamada “Te Puede Pasar” y dirigida a escolares y universitarios.
  • El martes día 11 de febrero se impartirán dos conferencias sobre energía renovable por parte de Ennera y Goiener. La conferencia de Agustin Iturrioz, director de Ennera, filial dedicada a los renovables del Grupo CAF, girará en torno a los proyectos que llevan a cabo en materia de generación de energía renovable para uso doméstico y de empresas, de forma que la energía sea eficiente y rentable.
  • La segunda ponencia del martes lo dará Iker Azurmendi, miembro de GOIENER, la cooperativa guipuzcoana de generación y consumo de energía renovable. Esta charla se centrará en la importancia de consumir electricidad certificada de origen renovable y las iniciativas que se están llevando a cabo.
  • El miércoles, José Ramón Hernando Monroy, ingeniero técnico en Química Industrial y Técnico Superior en Prevención de Riesgos Laborales en las especialidades de Seguridad, Higiene y Ergonomía de Fremap ofrecerá una charla titulada “Marco de responsabilidades en la integración de la prevención de riesgos laborales”. El objetivo de esta jornada es recordar el marco legal examinando las obligaciones, analizando las diferentes responsabilidades en las que se puede incurrir por incumplimiento de las obligaciones al respecto y mostrando y repasando la jurisprudencia relativa a las responsabilidades tanto de empresario como de trabajadores. Esta jornada está dirigida a empresarios, directivos de empresas, responsables de recursos humanos y profesionales de la prevención.
  • El jueves es el turno del sector industrial. La responsable de gestión ambiental de Ampo se acercará a Goierri Eskola para ofrecer una charla sobre la organización medioambiental de esta empresa y los responsables de Fundación de trabajadores de la Siderurgia Integral explicarán el proyecto en el que actualmente están colaborando. El proyecto ADI tiene como objetivo sensibilizar al alumnado de FP de la Comunidad Autónoma Vasca en materia de prevención de riesgos laborales y promover así entre los futuros trabajadores una cultura preventiva.
  • Por último, el viernes culminará la semana con dos jornadas sanitarias por parte de Cruz Roja y Alcer. Maider González, responsable provincial de Desarrollo Local y Salud de la Cruz Roja ofrecerá una ponencia titulada “Seguridad, medio ambiente y salud” con el objetivo de abrir un espacio de reflexión sobre la relación entre la seguridad y el medio ambiente, así como su incidencia en la salud.
  • Asimismo, Itziar Sagardia y Jon Ander Bastarrika miembros de Alcer, la asociación de enfermos renales de Gipuzkoa, realizarán un acto de sensibilización con los alumnos de bachiller sobre la donación de órganos.

 

0 Comentarios

Contesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

*

©2022 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Enviando

Inicia Sesión con tu Usuario y Contraseña

¿Olvidó sus datos?