Jorge Mancisidor da Goierri Eskolako zuzendari berria
Jorge Mancisidor da Goierri Eskolaren zuzendari berria. 12 urte eta gero, Iñaki Zabalo ordezkatuko du, Zabalok Goiherriko Herrien Ekintza Fundazioaren eta Ikaslan Fundazioaren zuzendaritza-gerentzia kargua hartu baitu.
Biek eskarmentu handiko ibilbidea dute kudeaketaren eta irakaskuntzaren munduan eta Goierri Eskolarekiko hezkuntza ereduaren ikuspegi bera partekatzen dute.
Mancisidor zentroko ikasketa burua izan da Zabaloren zuzendaritzapean 2005a geroztik. Industria ingeniaría, Tolosako Eskolapioetan ekin zion irakaskuntzari 2002an Goierri Eskolara aldatu zen arte. Bertan, hainbat lan izan ditu. Nazioarteko programen arduraduna edota zentroko orientatzaile akademikoa izan da, besteak beste.
Bere aldetik, Iñaki Zabalo 1992an sartu zen Goierri Eskolan irakasle gisa eta bertako zuzendaria izan da 2005etik Mancisidorrek berriki erreleboa hartu dion arte.