LIVE DEMO METAL X
DEMO LIVE saioaren bideoa ikusi nahi baduzu, sakatu botoia!
Markforged etxearen eskutik, eta 3DZ-rekin elkarlanean, LIVE DEMO saioa antolatu da Goierri Eskolan, industria-sektorean 3D inprimaketa metalikoaren gaia jorratzeko. Saioak, Markforged-eko 3D Metal X inprimagailua izango du ardatz. Bertan, Mondragon Unibertsitatean Industria Ingeniaritza Masterreko bigarren maila egiten ari den ikasle baten testigantza ezagutu ahal izango da. Ikasle horrek X Metal inprimagailua eta kobrezko materiala ditu aztergai.
Goierri Eskolak, Mondragon Unibertsitatea eta Lortek-ekin elkarlanean eskaintzen dugun Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterreko ikasleek, 3D inprimaketa metalikoari buruzko gune bat dute tailerrean, Markforged-eko 3D Metal X inprimagailua buru delarik.
Zuzeneko aurkezpenaren datuak
- Data: azaroak 12
- Ordua: 11: 00-11: 45
- Izen-ematea: Live Demo Metal x
Animatu eta parte hartu!