Senegalko KELLE herriko AZIZ mutikoari lagunduz.

Goierri Eskolako ikasleak proiektu berri batean murgilduta daude: Aziz gazte senegaldarrari laguntzeko txirrindu egokitua egitea. Proiektuaren nondik norakoak ETB1-eko Biba Zuek saioan eman ditu Miriam Zabala ikasleak.

Azizek 17 urte ditu eta elbarria da. Egunero 10 kilometro egin behar izaten ditu eskolara joateko, baina elbarritasunak eraginda arazo asko izaten ditu. Gurpildun triziklo bat erabiltzen du egun eskolara joan-etorriak egiteko, baina ez da egokia. Goierri Eskolako ikasleek bere egoerara egokitutako txirrindua diseinatu eta fabrikatuko dute.

Goierri Eskolak Kellesensa gobernuz kanpoko erakundearekin duen harremanetik sortu da elkarlanerako aukera hau, eta ikasturte hasieran ikasleei jartzen zaien erronka gisa lantzeko proposatu zaie. Administrazioa eta Finantzak, Diseinua eta fabrikazioa eta Soldadura zikloetako ikasleak elkarrekin ari dira lanean Aziz-i txirrindu egokitu bat emateko.

Ikusi Zabalak Biba Zuek saioan proiektuari buruz emandako azalpenak:

imagen de Aziz con su bicicleta de madera en Kelle, Senegal
imagen corporativa de la ONG Kellesensa

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?