Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko zikloko ikasleak Telelaguntza Zerbitzu Publikoaren zentralean izan dira bisitan, eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan, pertsonei laguntza eskatzea ahalbidetzen duen zerbitzu honen funtzionamendua gertutik ezagutzeko xedez.

Bisitan, arduradunek euren lana zertan datzan azaldu zieten. Izan ere, ez dira deiak jasotzera mugatzen. Horrela nahi duten erabiltzaileei, osasun zentrora joateko duten txanda gogorarazteko edota hartu beharreko medikamenduen jarraipena egiteko deitzen diete. Aurrez hitzartutako deiak ere egiten dituzte.

Goierri Eskolako ikasleei bisitak laneko errealitatera gerturatzeko eta etorkizunean eurak burutu dezaketen lana modu sakonagoan ezagutzeko balio izan die. Hain justu, jasotzen ari diren formakuntza mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko gaitasunak eurenganatzean datza, etxeko zein erakundeetako esparruan.

2
1

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?