GOIERRI ESKOLAK ETA TXILE-ko VALPARAISOKO UNIBERTSITATE KATOLIKOKO PRESTAKUNTZA TEKNIKOKO ZENTROAK, NAZIOARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE
Bi zentroen konpromisoari esker, ikerketa-proiektuak garatuko dira eta bi herrialdeetako ikasleen trukeak bultzatuko dira
Goierri Eskolak eta Txileko Valparaisoko Unibertsitate Katolikoko Heziketa Teknikoko Zentroak (CFT PUCV)nazioarteko lankidetza hitzarmena sinatu dute datozen bost urteetarako. Txileko euskal etxeko ordezkaritza bat bisitan izan da Euskadin, Benito Barros errektorea eta Gabriel Yani direktorioko presidentea buru direla. Bidaian, Goierri Eskola, Goierri Valley eta Ikaslan Fundazioa-ren instalazioak ezagutzeko aukera izan dute.
CFT PUCVk Goierri Eskolako zuzendari Jorge Mancisidorrekin sinatutako hitzarmenaren helburua bi ikastetxeen arteko lankidetza akademikorako oinarri orokorrak ezartzea da, irakaskuntzaren, ikerketaren eta ezagutzaren eta kulturaren arloetan, beren eskumenen esparruan, eta, bereziki, akademikoen, ikasleen eta ikertzaileen trukea sustatzea, ezartzen diren arloetan elkarrekiko interesa duten proiektuak eginez.