ANDONI OLANO: Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasle ohia

Andoni Olano (Altzaga), Goierri Eskolan batxilergoko ikasle modura hasi zen. Jarraian, Mondragon Unibertsitateko ingenieritza mekanikoa egin zuen, Goierri Eskolan kokaturik dagoen Goierri kanpusean. Ikasketa horiek amaitu ostean, Metal Eraikuntzetako Goi Mailako Lanbide heziketako egiteko hautua egin zuen, Goierri Eskolan bertan.

Nola iritsi zinan goierrira?

Ni goierrikoa naiz, gertukoa beraz. Argi neukan zientzia arlotik joan behar nuela eta Goierri Eskolak aukera dexente eskeintzen zizkidan etorkizunean ikasketa desberdinak egiteko. Adin horretan, askotan, ez duzunez oso garbi zer egin behar duzun ba, gune berean aukera desberdinak edukitzeak oso interesgarria zan.

Goierri Eskola erreferentzizkoa al da Goierritarrentzat eta mundu industrialean nahiz teknologikoan ikasi nahi dutenentzat?

Goierri Eskola erreferentzia bat da, bai. Istorikoki, eta metal eraikuntzetako ikasgaiei dagokionez, inguruko galdaragintza eta tailer gehienetan, Goierri Eskolan ikasitako jendea dabil lanean. Bestalde, Goierri Eskola dauzkan baliabideengatik ere erreferentzia bat da. Ez da erraza aurkitzea ikastetxe bat non, ikasketak burutzeaz gain, lan praktikak eta tailerrean aritzeko baliabide horiek dituena.

Hori da Goierri Eskolako ezaugarrietako bat, ezta? Egunero gelan lantzen den teoria hori oso praktikoa bilakatzen dela, ezta?

Bai. Horren praktikoa bilakatzen da klase teorikoan ikasitakoa zeren, klasean ulertzen ez den hori, une berean tailerrera joan eta tailerrean bertan aplikazio praktiko batekin azaltzen zigutela irakasleek teoria hori.

“Enpresa mundukin duen konexioa baliatuz, jarrera eta motibazioa transmitituko diote ikasleari Goierri Eskolan”

Ikasle ohi bezela, nola azalduko zenioke Goierri Eskolan ikasi edo ez zalantzan dagoen bati, nola ikasten den Goierri Eskolan?

Zalantzan baldin badago, lan mundura salto egiteko garaien, enpresan zer baloratuko duten pentsatu beharra daukela.

Goierri Eskolan, gaitasunak eta praktikak lantzeaz gain, enpresa mundukin duen konexioa baliatuz, lanera begira izan beharreko jarrera eta motibazioak transmitituko dizkiote. Hori da Goierri Eskola aukeratzeko arrazoietako bat.

Goierri Eskolako ibilbidearen ostean, zenbait erronkari aurre egin behar izan diezu, ezta?

Bai, nire kasuan, batxilergoan hasi eta beste ikasketa batzuk burutzea erronka bat izan zen. Ondorengo erronka, enpresa batean lanean hastea izan nuen. Dual formatoan aritu nintzan. Horren ondoren, kontratoa egin zidaten eta bertako bazkide izaten amaitu nuen, enpresako lanpostu desberdinetan aritzeko aukera izan dudalarik.

Eraikuntza Metalikoko ikasketak burutu zenituen. Nola ikusten ditu gizarteak ikasketa horiek?

Gaur egun, agian ez daude ondo ikusita ikasketa horiek, eskuk zikintzea edo horrelako lanak egiteagatik. Bainan lan horretan aritzen zarenean, nik uste ez dela pentsatzen den bezain txarra. Azken finean, oso lan artesanalak dira eta esku lan horiek egitea gustokoa duen pertsonak, egin dituzten gauzekin harro sentitzen direnean, ia-ia eskultoreak balira bezala. Perfil hortako pertsona bazara, zuk egindako hortaz harro sentitu nahi duen horietakoa, nik ustet metal eraikuntzetako ikasketak oso interesgarriak direla.

 

Beraz, ikasleen aldetik ziklo horren inguruan dagoen ikuspegi iluna, zikina etabar, aldatu egin beharko genuke?

Nik uste baietz, enpresa mordoa dago eta askotan ingurune oso garbian lan egiten da. Bestalde, goi mailako metal eraikuntzetako ikasketak burutu ostean, ez daukazu zertan tailerrean amaitu beharrik. Gure enpresan, adibidez, ofizina teknikoan goi mailako zikloak ikasitako jende asko aurkitzen da. Perfil horretako pertsonak ere ofizial teknikorako oso baliagarriak bait dira.

Zure kasuan, zergatik aukeratu zenuen Metal Eraikuntzetako zikloa edo ikasketak egitea?

Nik Metal Eraikuntzetako zikloa aukeratzearen arrazoia, aurretik nituen ikasketekin alderatuta, desberdina zelako izan zen.

Aurretik Ingenieritza Mekanikoko ikasketak nituenez, galdarategikin zer ikusia duen gauza asko ez da ikasten eta gabezi hori banuela konturatu nintzan. Gainera, interes pertsonala ere banuen mundu edo alor horrekiko. Beraz, interes propio eta aurreko ikasketekiko konplemento bezela aukeratu nuen.

imagen de Andoni Olano de Ulma Packaging
Andoni Olano, de Ulma packaging

Gaur egun non aritzen zara lanean?

Gaur egun ULMA PACKAGING-en aritzen naiz, bere barnean duen galdarategi batetan. Bertan, hobekuntza teknikari bezela edo galdarategiko prozesuko teknikari bezela aritzen naiz lanean, eta iada zenbait urte daramatzat bertan.

 

Gaur egun, Goierri Eskolako lan-praktikak egin behar dituzten ikasleak hartzen dituzu ULMA-n, ezta?

Bai, ez naiz ni kontratazioak egiten dituen pertsona, bainan bai lan-praktikak egiten dozenen instruktore bezela. Goierri Eskolatik ikasle asko joaten dira lan-praktikak egitera eta portzentaia oso altuan bertan gelditzen dira lanean, kontratupean.

Zergatik? Pertil horretako pertsonak aurkitzea zaila izaten da eta Goierri Eskolatik etortzen diren ikasleen maila altua denez, apostu seguroa da enpresa edo tailer batentzat.

©2024 GOIERRI ESKOLA. 

Contacto

Lehenbailehen erantzuten saiatuko gara - Procuraremos responder lo antes posible

Sending

Log in with your credentials

Forgot your details?